Páginas

miércoles, 28 de noviembre de 2012

Gaurkoz bukatzeko, umeek ingelesa ikasteko jolas batzuk jarriko ditut. Ingelesa gaur egunean oso garrantzitsua da, izan ere "munduko" hizkuntza dela esan dezakegu. Horregatik umeek txikitatik ingelesa ikasten hastea ondo iruditzen zait. Horretarako sarean jolas anitz daude eta horietako batzuk zuen esku utziko dizkizuet. Jokuak maila (ez kurtsoa, baizik eta ikaslearen jakintasunaren arabera) ezberdinentzako ikasleentzat izango dira.

  1.MAILA
2.MAILA
3.MAILA

TEKNOLOGIA BERRIAK BETI LAGUNGARRIAK?


Azken aste hau oso koropilatsua izan da Bilbo Handi aldean, izan ere, jende askoren (batez ere neskena) zenbait argazki pertsonal sarean zehar mugitzen egon dira. Argazki hauek edozeinek lortu ahal izan ditu, eta gainera jendeak ere argazkiak whatssapetik bidali ditu.

Honako hau ikusita, esan al daiteke teknologia berriek beti laguntzen gaituztela? Egia da, gaur egunean jende askok erosketak, transferentziak etab Internet-en bidez egiten dituela, baina horietako anitzek ez dakite horrek izan ahal dituen ondorioak. Izan ere, teknologia berrien aurrerakuntzarekin batera, hackerren kopurua asko igo da. Teknologia berrien zenbait adituk diote, guk Internet-en bidez gordetzen ditugun dokumentu eta antzeko gauza guztiak beste pertsona batzuen esku egon daitezkeela. Beraz, argudio horrekin baieztatu dezakegu ez gaudela  ziur sarean zehar.


Nesken argazkien gaiarekin lotuta, orain jendeak bere intimitatea ere zaurituta ikusiko du. Gertatu den guztiarekin, orain jendeak kontu handia izan beharko du gauzak egin baino lehen. Pertsonok eskubide guztiak ditugu gure gorputzarekin nahi duguna egiteko, baina badirudu pertsona askok eskubide horiek ezabatu nahi dituztela. Sarean zehar egon diren argazki horiek, whatssapa egongo ez balitz, ez lirateke inoiz helduko pertsona guztien eskura. 


Nik hemen utzi dizuet nire erreflexioa, gero bakoitzak egin dezala nahi duena.



Arratsaldeon lagunok!

Pasadan egunean web 2.0aren inguruko artikulu interesgarri hau aurkitu nuen eta zuen gustukoa eta erabilgarria izatea espero dut:



Massachussetseko Unibertsitatearen (Dartmouth) Center for Marketing Research  Estatu Batuetan erabiltzen diren sare sozialen inguruko ikerketa argitaratu zuen orain dela gutxi. Ikusi ikerkuntzan parte hartu zuten unibertsitateen %100a erabiltzen zuen sare sozialen bat. Gehien erabiltzen den sare soziala Facebook-a izan da (parte hartu duten unibertsitatetik %98 Facebook-a erabiltzen zuten) eta  %84a Twitter-a erabiltzen zuten. Unibertsitate hauek asko erabiltzen duten beste zerbitzu bat Youtube da %86arekin.





Ikerkuntzan parte hartu zuten unibertsitateak erabiltzen duten beste tresna famatuak blog-ak dira. WordPress da gehien erabiltzen den plataforma blog-ak sortzerako orduan. Azkenik aipagarria den datu bat blog-ak erabiltzen duen jendearen %85a iruzkinak jartzea onartzen dutela.





Batzuk RSS-a hilda dagoela esaten duten arren, unibertsitateen %77a RSS kanalak erabili ahal dituzte euren blogetan.




Partaideei egiten zaien galdera garrantzitsu bat, Interneten euren  instituzioari buruz argitaratzen diren iruzkinei eta berriei arreta prestatzen dieten  ala ez da. %68a  egiten dutela onartzen dute,  harrigarria iruditzen zaiguna oso erraz begiratu daitekela kontuan hartzen badugu.

Laburbilduz, badirudi Estatu Batuetako unibertsitateak 2.0 web-aren garrantzia ulertu dutela eta beraien tresnak sartzen ari dira errekrutatzeko, ebaluatzeko eta sustatzeko prozesuetan. Galdetu behar dugu geure buruari ea Puerto Ricoko unibertsitatean sare sozialak modu produktibo batean erabiltzen dituzten. Hori galdera bikaina izango zitekeen etorkizunean egin daitekeen  ikerketan.

martes, 27 de noviembre de 2012

ARTEAREN ETA IKT-EN ARTEKO ERLAZIO


Oraingo honetan bideotxo bat ipiniko dizuet, eta hemen Nora Mena irakasleak azalduko digu nola lotzen dituen bere klaseetan bi aspektu hauek.

                                                                                     

Jarraian link bat utziko dizuet nahi duenak irakur dezan, oso gomendagarria nire ustez.

GARRANTZITSUA DA KIROLA HEZKUNTZAN?

Kirola-Hezkuntza bikotea, itxuraz hain ezberdinak diren bi arlo hauen batasuna, garrantzitsua izateaz gain, funtsezkoa da pertsonen garapenean. Neska mutilek txikitatik kirola egitea oso garrantzitsua da, izan ere klase barruan duten presioa askatazeko oso baliogarria da, bai jolas orduan bai gimnasia orduan. 
Azken urte hauetan, hezkuntza fisikoaren arloan gatazka asko sortu dira espezialisten eta Hezkuntza Sailaren artean. Azken hauek gimnasia orduak murriztea pentsatu dute, baina horrek ez dauka zentzurik gaur egunean. Ikasleak ezin dira egon klasean 4-5 ordu jarraian, izan ere barruan daukatena era batean edo bestean askatu egin beharko dute.
Jarraian bideotxo bat utziko dizuet.

IKT-EN GARRANTZIA ESKOLAN


Gaur egunean IKT-ek gero eta garrantzi handiagoa hartzen dute eskolan, izan ere hezkuntza tradizionala alde batera utzi nahi da eskola eta ikastola askotan. Hezkuntza mota hori atzean usteko, IKT-ak beharrezkoak dira eta asko laguntzen dute hezkuntza modernoa sortu eta lantzeko.
Ikastola askok beraien aurrekontuen zati garrantzitsu bat teknologia berriak erosteko eta garatzeko erabiltzen dute. Horrela, gutxika-gutxika irakasleak garrantzia apur bat galtzen du eta ikasleek garrantzi hori berreskuratzen dute. Azkenengo esaldi horrekin zera esan nahi dut: orain irakasleek liburu bat zabaldu eta hor dagoena pausoz pauso jarraitu beharrean, teknologia berri hauen laguntza erabili beharko lukete. Izan ere, lehengo hezkuntzan irakasleak eduki bat azaltzen zuen ikasleen gaitasunak kontuan hartu gabe eta adibidez, ikasle batek ez bazuen zerbait ulertzen, behin eta berriz errepikatzen zion ikasleak edukia buruz ikasi arte. Baina gaur egunean horrek ez du balio, eta IKT-en erabilera sustatu behar zaie irakasleei.



 Hemen link batzuk utziko ditu IKT-ei buruz:

 http://www.monografias.com/trabajos13/lnuevtec/lnuevtec.shtml
http://www.ugr.es/~sevimeco/revistaeticanet/Numero4/Articulos/Formateados/NTIC_SXXI.pdf

jueves, 20 de septiembre de 2012

Egunon guztioi,

Gaur nire lehen aldia da blog bat sortzen dudala. Blog honetan hezkuntzaren eta honen arloen arteko harremanak azaltzen saiatuko naiz; informaioa, bideoak, imajinak... erabiliz. Lehen eguna izanik, apur bat kostatuko zait martxan jartzen, baina ahalik eta arinen blogaren rolean sartzen saiatuko naiz. Nire ikaskideei ere sorte ona oparo diet esperientzia berri honetan.

Hasteko bideo barregarri bat utziko dizuet hemendik