Páginas

miércoles, 28 de noviembre de 2012

TEKNOLOGIA BERRIAK BETI LAGUNGARRIAK?


Azken aste hau oso koropilatsua izan da Bilbo Handi aldean, izan ere, jende askoren (batez ere neskena) zenbait argazki pertsonal sarean zehar mugitzen egon dira. Argazki hauek edozeinek lortu ahal izan ditu, eta gainera jendeak ere argazkiak whatssapetik bidali ditu.

Honako hau ikusita, esan al daiteke teknologia berriek beti laguntzen gaituztela? Egia da, gaur egunean jende askok erosketak, transferentziak etab Internet-en bidez egiten dituela, baina horietako anitzek ez dakite horrek izan ahal dituen ondorioak. Izan ere, teknologia berrien aurrerakuntzarekin batera, hackerren kopurua asko igo da. Teknologia berrien zenbait adituk diote, guk Internet-en bidez gordetzen ditugun dokumentu eta antzeko gauza guztiak beste pertsona batzuen esku egon daitezkeela. Beraz, argudio horrekin baieztatu dezakegu ez gaudela  ziur sarean zehar.


Nesken argazkien gaiarekin lotuta, orain jendeak bere intimitatea ere zaurituta ikusiko du. Gertatu den guztiarekin, orain jendeak kontu handia izan beharko du gauzak egin baino lehen. Pertsonok eskubide guztiak ditugu gure gorputzarekin nahi duguna egiteko, baina badirudu pertsona askok eskubide horiek ezabatu nahi dituztela. Sarean zehar egon diren argazki horiek, whatssapa egongo ez balitz, ez lirateke inoiz helduko pertsona guztien eskura. 


Nik hemen utzi dizuet nire erreflexioa, gero bakoitzak egin dezala nahi duena.


No hay comentarios:

Publicar un comentario