IKT-EN GARRANTZIA ESKOLAN
Gaur egunean IKT-ek gero eta garrantzi handiagoa hartzen dute eskolan, izan ere hezkuntza tradizionala alde batera utzi nahi da eskola eta ikastola askotan. Hezkuntza mota hori atzean usteko, IKT-ak beharrezkoak dira eta asko laguntzen dute hezkuntza modernoa sortu eta lantzeko.
Ikastola askok beraien aurrekontuen zati garrantzitsu bat teknologia berriak erosteko eta garatzeko erabiltzen dute. Horrela, gutxika-gutxika irakasleak garrantzia apur bat galtzen du eta ikasleek garrantzi hori berreskuratzen dute. Azkenengo esaldi horrekin zera esan nahi dut: orain irakasleek liburu bat zabaldu eta hor dagoena pausoz pauso jarraitu beharrean, teknologia berri hauen laguntza erabili beharko lukete. Izan ere, lehengo hezkuntzan irakasleak eduki bat azaltzen zuen ikasleen gaitasunak kontuan hartu gabe eta adibidez, ikasle batek ez bazuen zerbait ulertzen, behin eta berriz errepikatzen zion ikasleak edukia buruz ikasi arte. Baina gaur egunean horrek ez du balio, eta IKT-en erabilera sustatu behar zaie irakasleei.
Hemen link batzuk utziko ditu IKT-ei buruz:
http://www.monografias.com/trabajos13/lnuevtec/lnuevtec.shtml
http://www.ugr.es/~sevimeco/revistaeticanet/Numero4/Articulos/Formateados/NTIC_SXXI.pdf
No hay comentarios:
Publicar un comentario