Egun on jende,
Oraingo honetan hezkuntza proposamen berriei buruzko zenbait artikulu interesgarri utziko dizkizuet.
http://ampadebelmez.wordpress.com/2010/04/15/nuevas-propuestas-educativas/
http://irati.pnte.cfnavarra.es/multiblog/rfernan2/2010/01/20/nuevas-propuestas-educativas/
http://www.slideshare.net/tiifarabroken/expo-ballinas
http://www.mallorcadiario.com/sociedad/endesa-ofrece-nuevas-propuestas-educativas-a-los-colegios-110382.html
jueves, 29 de noviembre de 2012
miércoles, 28 de noviembre de 2012
Gaurkoz bukatzeko, umeek ingelesa ikasteko jolas batzuk jarriko ditut. Ingelesa gaur egunean oso garrantzitsua da, izan ere "munduko" hizkuntza dela esan dezakegu. Horregatik umeek txikitatik ingelesa ikasten hastea ondo iruditzen zait. Horretarako sarean jolas anitz daude eta horietako batzuk zuen esku utziko dizkizuet. Jokuak maila (ez kurtsoa, baizik eta ikaslearen jakintasunaren arabera) ezberdinentzako ikasleentzat izango dira.
1.MAILA
2.MAILA
3.MAILA
1.MAILA
2.MAILA
3.MAILA
TEKNOLOGIA BERRIAK BETI LAGUNGARRIAK?
Azken aste hau oso koropilatsua izan da Bilbo Handi aldean, izan ere, jende askoren (batez ere neskena) zenbait argazki pertsonal sarean zehar mugitzen egon dira. Argazki hauek edozeinek lortu ahal izan ditu, eta gainera jendeak ere argazkiak whatssapetik bidali ditu.
Honako hau ikusita, esan al daiteke teknologia berriek beti laguntzen gaituztela? Egia da, gaur egunean jende askok erosketak, transferentziak etab Internet-en bidez egiten dituela, baina horietako anitzek ez dakite horrek izan ahal dituen ondorioak. Izan ere, teknologia berrien aurrerakuntzarekin batera, hackerren kopurua asko igo da. Teknologia berrien zenbait adituk diote, guk Internet-en bidez gordetzen ditugun dokumentu eta antzeko gauza guztiak beste pertsona batzuen esku egon daitezkeela. Beraz, argudio horrekin baieztatu dezakegu ez gaudela ziur sarean zehar.
Nesken argazkien gaiarekin lotuta, orain jendeak bere intimitatea ere zaurituta ikusiko du. Gertatu den guztiarekin, orain jendeak kontu handia izan beharko du gauzak egin baino lehen. Pertsonok eskubide guztiak ditugu gure gorputzarekin nahi duguna egiteko, baina badirudu pertsona askok eskubide horiek ezabatu nahi dituztela. Sarean zehar egon diren argazki horiek, whatssapa egongo ez balitz, ez lirateke inoiz helduko pertsona guztien eskura.
Nik hemen utzi dizuet nire erreflexioa, gero bakoitzak egin dezala nahi duena.
Arratsaldeon lagunok!
Pasadan egunean web 2.0aren inguruko artikulu interesgarri hau aurkitu nuen eta zuen gustukoa eta erabilgarria izatea espero dut:
Massachussetseko Unibertsitatearen (Dartmouth) Center for Marketing Research Estatu Batuetan erabiltzen diren sare sozialen inguruko ikerketa argitaratu zuen orain dela gutxi. Ikusi ikerkuntzan parte hartu zuten unibertsitateen %100a erabiltzen zuen sare sozialen bat. Gehien erabiltzen den sare soziala Facebook-a izan da (parte hartu duten unibertsitatetik %98 Facebook-a erabiltzen zuten) eta %84a Twitter-a erabiltzen zuten. Unibertsitate hauek asko erabiltzen duten beste zerbitzu bat Youtube da %86arekin.
Pasadan egunean web 2.0aren inguruko artikulu interesgarri hau aurkitu nuen eta zuen gustukoa eta erabilgarria izatea espero dut:
Massachussetseko Unibertsitatearen (Dartmouth) Center for Marketing Research Estatu Batuetan erabiltzen diren sare sozialen inguruko ikerketa argitaratu zuen orain dela gutxi. Ikusi ikerkuntzan parte hartu zuten unibertsitateen %100a erabiltzen zuen sare sozialen bat. Gehien erabiltzen den sare soziala Facebook-a izan da (parte hartu duten unibertsitatetik %98 Facebook-a erabiltzen zuten) eta %84a Twitter-a erabiltzen zuten. Unibertsitate hauek asko erabiltzen duten beste zerbitzu bat Youtube da %86arekin.
Ikerkuntzan parte hartu zuten unibertsitateak erabiltzen duten beste tresna famatuak blog-ak dira. WordPress da gehien erabiltzen den plataforma blog-ak sortzerako orduan. Azkenik aipagarria den datu bat blog-ak erabiltzen duen jendearen %85a iruzkinak jartzea onartzen dutela.
Batzuk RSS-a hilda dagoela esaten duten arren, unibertsitateen %77a RSS kanalak erabili ahal dituzte euren blogetan.
Partaideei egiten zaien galdera garrantzitsu bat, Interneten euren instituzioari buruz argitaratzen diren iruzkinei eta berriei arreta prestatzen dieten ala ez da. %68a egiten dutela onartzen dute, harrigarria iruditzen zaiguna oso erraz begiratu daitekela kontuan hartzen badugu.
Laburbilduz, badirudi Estatu Batuetako unibertsitateak 2.0 web-aren garrantzia ulertu dutela eta beraien tresnak sartzen ari dira errekrutatzeko, ebaluatzeko eta sustatzeko prozesuetan. Galdetu behar dugu geure buruari ea Puerto Ricoko unibertsitatean sare sozialak modu produktibo batean erabiltzen dituzten. Hori galdera bikaina izango zitekeen etorkizunean egin daitekeen ikerketan.
martes, 27 de noviembre de 2012
GARRANTZITSUA DA KIROLA HEZKUNTZAN?
Kirola-Hezkuntza
bikotea, itxuraz hain ezberdinak diren bi arlo hauen
batasuna, garrantzitsua izateaz gain, funtsezkoa da pertsonen
garapenean. Neska mutilek txikitatik kirola egitea oso garrantzitsua da,
izan ere klase barruan duten presioa askatazeko oso baliogarria da, bai
jolas orduan bai gimnasia orduan.
Azken
urte hauetan, hezkuntza fisikoaren arloan gatazka asko sortu dira
espezialisten eta Hezkuntza Sailaren artean. Azken hauek gimnasia orduak
murriztea pentsatu dute, baina horrek ez dauka zentzurik
gaur egunean. Ikasleak ezin dira egon klasean 4-5 ordu jarraian, izan
ere barruan daukatena era batean edo bestean askatu egin beharko dute.
Jarraian bideotxo bat utziko dizuet.
IKT-EN GARRANTZIA ESKOLAN
Gaur egunean IKT-ek gero eta garrantzi handiagoa hartzen dute eskolan, izan ere hezkuntza tradizionala alde batera utzi nahi da eskola eta ikastola askotan. Hezkuntza mota hori atzean usteko, IKT-ak beharrezkoak dira eta asko laguntzen dute hezkuntza modernoa sortu eta lantzeko.
Ikastola askok beraien aurrekontuen zati garrantzitsu bat teknologia berriak erosteko eta garatzeko erabiltzen dute. Horrela, gutxika-gutxika irakasleak garrantzia apur bat galtzen du eta ikasleek garrantzi hori berreskuratzen dute. Azkenengo esaldi horrekin zera esan nahi dut: orain irakasleek liburu bat zabaldu eta hor dagoena pausoz pauso jarraitu beharrean, teknologia berri hauen laguntza erabili beharko lukete. Izan ere, lehengo hezkuntzan irakasleak eduki bat azaltzen zuen ikasleen gaitasunak kontuan hartu gabe eta adibidez, ikasle batek ez bazuen zerbait ulertzen, behin eta berriz errepikatzen zion ikasleak edukia buruz ikasi arte. Baina gaur egunean horrek ez du balio, eta IKT-en erabilera sustatu behar zaie irakasleei.
Hemen link batzuk utziko ditu IKT-ei buruz:
http://www.monografias.com/trabajos13/lnuevtec/lnuevtec.shtml
http://www.ugr.es/~sevimeco/revistaeticanet/Numero4/Articulos/Formateados/NTIC_SXXI.pdf
Suscribirse a:
Entradas (Atom)